Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Web irisgarritasunaren arau-esparrua

Administrazio publikoek irisgarritasunaren arloan hartu beharreko neurrien eskakizunak Espainiako arau-esparruan jasota daude, eta beraz, jarraian adierazten diren legeak izango dira erreferentzia gisa hartu beharrekoak.

Horrela, herritar guztiek berdintasuna izango dute zerbitzu publikoak teknologia berrien bidez erabiltzeko orduan.

34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzkoak, berariaz zehazten du administrazio publikoek beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituztela desgaitasunen bat duten pertsonek edo adineko pertsonek ere beren web-orrietan jasotzen den informazioa eskuratzeko aukera izan dezaten. Neurri hori 2005eko abenduaren 31 baino lehen bete beharko litzateke.

Neurriak Lege horren garapen partzialean zehazten dira, azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuan, alegia. Haren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-komunikabideekin zerikusia duten teknologiak, produktuak eta zerbitzuak erabili ahal izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onesten da.

Espainian, administrazio elektronikoaren arloko mugarririk garrantzitsuenak, hau da, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbidea izateari buruzko 11/2007 Legeak, informazioa eta zerbitzuak bitarteko elektronikoz erabili ahal izateko printzipioa jasotzen du 4. artikuluan. Bereziki, irisgarritasun unibertsala bermatu behar da, eta euskarri, kanal eta ingurune guztietarako diseinatuta egon daitezela, hala, pertsona guztiek beren eskubideak berdintasunez baliatzeko modua izan dezaten, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna, irisgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna kontua hartuta.

Eskatzen diren irisgarritasun-neurrietarako oinarrizko jarraibide gisa, honako hauek ditugu:

  • Web 2.0 (WCAG 2.0) bertsioan Edukietara Sartzeko Jarraibideak; desgaitasuna edo minusbaliotasuna duten pertsonei Web-eko edukiak eskura jartzeko moduari buruzko nazioarteko gomendioa.
  • 139803:2004 UNE Araua Espainiako araua da, eta hura egiteko, Web Partzuergoaren (W3C) Web Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI) Web 2.0 (WCAG 2.0) Edukietara Sartzeko Jarraibideak hartu dira abiapuntu gisa.
  • Europako CWA 15554:2006 araua.